Orri-ikustaldiak guztira

2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Urriaren 6ko saio teorikoa

Berandu bada ere, egun hartan egindakoa partekatu nahi dut. Izan ere, apunteak koadernoan nituen baina pasa egin zitzaidan blogera igotzea saio hartan entzun genuena. 

Egun hartako saioarekin hasteko, irakasleak Jeremy Bentham-ek diseinatu zuen "Panoptika" izeneko espetxearen berri eman zigun. Irakaslearen hitzetan, espetxearen erdian dorre moduko bat zegoen, nondik espetxeratuak behatzen ziren hauek ezer jakin gabe. Hau esanik, irakasleak ariketa bat planteatu zigun: IKT-ak erabiliz zelatatzen duten aplikazioen zerrenda idatzi behar genuen. Ondoren, izen bakoitzaren ondoan, zelatatuak izan garen bitartean nola sentitu garen azalduz. Hau eginik, taldekide denen artean, problema honi soluzioa eman diezaioketen zenbait praktika adierazi behar genituen, zelatatzaileei erresistentzia ipintzeko.


NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia;Beti irekia edukitzea...
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu pertsonalak-guztiak
Asmatzea
Banketxeak/ Kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak, noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexioen azterketa
Tik bikoitza kendu/ ordua kendu/ Porfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea...
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam (drone)
Sartu daitezkeelako
Pegatina
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa, erabilerak...
“Modo avión”


Gero bi bideo ikusi genituen. Honako hauek dira: a) ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? eta b) Las redes y los datos: una prespectiva crítica.

-a) 
Bideo honetan Marta Peirano azaltzen zaigu kontrolaren inguruan hizketan. Berak esaten duenez, gaur egun, oso oso konektatuak bizi gara, eta horri esker gu kontrolatzeko aukera ahalbidetzen dugu. Ondorioz, bre esanetan, gu geu gara gure kontrolaren errudun nagusiak. Beraz, anonimotasunari eta pribatutasunari garratzia ematen dio berak, gugan hausnaketa bat bultzatzea helburu duen era berean.

-b)
Zein da baliabide honen jabea? Zer egiten ari dira geure informazio guztiarekin? Bi galdera hoiek bultzatu nahi ditu bideo honek. Bi galdera horiek egin beharko genituzkelako interneteko kontuak egin aurretik.

Hau ekidite aldera edo, pribatutasuna bultzatzen du bideoak, sare sozialetan partekatzen dugun guztia noiz bait gure kontra erabil dezakelako edonork. Dena den, onartzen du ez dela erraza anonimotasun hori gordetzea eta ondorioz, edozer egin aurretik bere ondorioen inguruan sakon pentsatzeko aholkatzen digu. Gainera, hezitzaile bihurtuko garen aldetik, erabilera kritiko hau umeengan sustatu beharko genuke.

Azkenik sare sozialen eta berek gugan duten kontrolaz hitzegiten du bideoak. Horretarako Facebook bezelako kontuak aipatuz. Ondorioz, bijilantzia hori baztertzeko asmoz bi tresna aipatzen dizkigu.

Gelan ikusi dugunaren inguruko gogoeta:

Lehenik eta behin esan, zaila dela egun bizi dugun konexio masibo horri muzin egitea. Izan ere, gizarteak berak esaktzen digu konektatua egotea, gu ohartu gabe. Honen harira, galdera bat bota nahi nuke: ezagutzen al dugu mugikorrik gabe bizi den nonor? Nik pertsonalki ez dut ezagutzen, asko dira saiatu direnak baina arrazoi bat dela edo bestea dela ez dute lortu. Horretaz gain, badira beste batzuk internet gabeko tarifa dutenak, ez dutelako konektaturik bizi nahi, baina gero; askok Wifi-a pizten dute etxean mugikorretik konektatzeko. Beraz, argi ikusten dugu kontrolpean bizi garela, batzuk gehiago eta besteak gutxiago, baina denak gaude kontrolpean. Baina honi aurre egiteko, Marta Peiranok emandako aholkuak erabil ditzakegu. Halaber, kontu handia izan behar dugu sare sozial bat egitea pentsatzen dugun unean. Kontrola ezabatzea zaila den arren, murriztu dezakegu.

Ikusi dugun dena hezkuntzarekin lotu. Hezitzaile gisa zer egin?

Gaur egun, onartu beharra dago IKT-ak eskolan ezinbesteko zerbait direla. Izan ere, mundu hau geroz eta digitalizatuagoa bihurtzen hari da, eta ezinbestekoa da beren jardunean laguntzea ikasleei. Gainera, irakas-ikaste prozesuan aurrerapen handiak ekar ditzake zenbait aspektutan, lana asko errazten duten aplikazioak badirelako. Baina hala ere, ez dugu ahaztu behar hainbat arrisku badituela sarean ibiltzeak. Beraz, irakasle garen aldetik, umeei horien berri eman behar diegu eta arrisku horien ondorioaz kontzientziatu. Bestela esanda, sarean ibiltzen erakutsi behar diegu, denaren atzean, itzalpean, ezkutuko alderdi bat dagoelako; esna dagoen begi ikustezin bat.









2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

ARTEFAKTOA

Aurten, modulu arteko lanean artefakto bat egitea proposatu ziguten. Hasiera batean ez genekien nondik hasi, baina azkenean modak gizartean duen eraginaren inguruan lan egitea erabaki genuen. 

Baina zer egin horretarako? Gai hau lantzeko aukera polita iruditu zitzaigun argazki sekuentzia baten bidez bideo motz bat sortzea. Bertan, protagonista manikia izango zen eta bere itxura fisikoa eraldatzen zijoan era berean, inguruko gizarteak ere berekiko jarrera aldatuko zuen.

Bideoa motza geratu bada ere, aipatzekoa izan da horrek duen lana. Izan ere, argazki mordoa atera behar izan ditugu 2 minutuko bideo bat sortzeko. Horretaz aparte, argazki denei zenbait efektu eman behar izan diegu manikiak protagonismoa izan zezan. Gainera, atzealdean ikusten den kolaxa ere geuk egin genuen eta maskarak ere guk margotu genituen. Bestalde, aipatzekoa iruditzen zait musika sartzeak esaktu duen esfortzua ere. Izan ere, sentimendu bakoitzerako musika bat topatzen ahalegindu gara, eta ez da errexa izan irudiak eta soinua batzea. Bestalde, erdialdean entzuten diren marakak ere geuk sortu eta jo ditugu.

Bideoan azaltzen garen taldekideek berriz, gizartea irudikatzea genuen helburu. Honela, manikiaren itxura fisikoaren ondorioz, era batera edo bestera jokatzen genuen. Honen helburua honakoa zen: gizarteak zenbait balio inposatu gura duela, eta horren arabaera jarduten dutela pertsona askoren ekintzek. Horretarako Judith Rodin-en esandi hau aukeratu genuen: "Nuestros cuerpos se han convertido en la nueva moneda. La apariencia, el buen aspecto y la aptitud física son ahora la medida de nuestro valor social "
Bideoaren beste mezu bat ere honakoa zen: modak emakumeengan eragin handiagoa duela.


2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

NIRE BIZITZAKO 10 ARGAZKI

1- KIROLA 2-LAGUNARTEA 3-UNIBERTSITATEA 4-MENDIA 5-TXABOLAKO EGONALDIAK 6-BIDEGOIAN 7-JATEAREN LUXUAK 8-LAGUNEKIN PARRANDAK 9-PILOTA 10-LO EGITEA ERE EZ DA TXARRA

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea




PRACTICUM 2.ASTEA



Astelehena, Urriak 19:


Gaurko egunaren inguruan ez dut zer kontatu handirik, izan ere, eskolako gai eta metodo gehienak ezagutu ditudanez; ez daukat kontatu beharreko berririk. Banoa eskolan normalizatzen eta ume bakoitza ondo ezagutzen; zein den ikasle fina, zein deabrutxoa, etab.

Dena den, ingeleseko klasearen inguruan mintzatu gura nuke, lehengoan ohartu ez nintzen detaile batetaz hitz egiteko. Bada, zera, klase hasieran, Arazeli irakasleak badu sistema bat zenbakiak errepasatu, gorputz atalak errepasatu, eguna eta urtaroak errepasatzeko. Errepasu guzti hauek abesti bidez egiten ditu, eta abestu ahala gaurkoan zer egun den, zer urtaro den etab. finkatzen da. Honela, modu sinple batez, kontzekpu errez batzuk ikasten doaz.



Asteartea, Urriak 20:


Gaurkoa, orain arte ezagutu gabe nuen irakasle batekin lan egin dut, soinketako Oier. Asko gustatu zait bere jarduteko modua. Izan ere, haurrak aztoratu egiten dira soinketa klaseetan, eta askotan irakasleak ahotsa altsa behar izaten du. Honek ordea, ez du ahotsa altsatzen, abisua bidaltzen du ahots tonu apalean, eta ikasle guztiek lehenengoan arrapatzen dute bere agindua. 

Gainera, klasea ere modu egokian bideratzen du. Lehenik eta bein, energia asko eskatzen duen jolasen bat proposatzen du; umeak pixka bat nekatu daitezen. Honela klasean lasaiago egoten dira. Bestalde, nik ez dakit zer duen, baina irasle honi besteei baino jaramon gehiago egiten diote.



Asteartea, Urriak 27:


Bada aste bete idazten ez dudala, izan ere, ez zait ezer aipagarririk pasa. Baina aste berri bat iritsi da, eta gaurko honetan atzoko eta gaurko egunak kontatuko ditut; azkenaldiko egun aipagarrienak.

Astelehena gogor hasi zen, haurrak pilak karga-karga eginda etorri ziren, eta gu berriz sekulako astelehenarekin geunden; beraz, gogor joan zen eguna. Asteleheneko aipagarriena, Arrate eta biok izan genuen zeregina izan zen. Araceli, ingeleseko irakaslea, ez zen joan eta gu biak egin ginen bere taldearen kargu. Beraz, lehen aldia izan zen bi praktikariak batera talde baten buru gunela. Esan beharra dago, oso lan erreza izan zela, izan ere, talde berdea egokitu zitzaigun; oso langileak direnak. Ez zuten gure talde naranja eta moreekin zer ikusirik, gozada bat izan zen beraiekin lan egitea. Hori goizeko lehen orduan izan zen, bigarrenean aldiz, talde naranjaren kargu egitea egokitu zitzaidan, Espek bilera bat zuelako. Bertan, Monika, eskolako PETE-a izan nuen laguntzaile. Baina honek ere joan egin behar izan zuen eta 30 minutu inguru ni bakarrik egon nintzen. Gustora egon nintzen arren, konturatu nintzen horrelako talde mugitu batek sortzen duen nekeaz, oso nekatua amaitu bai nuen.

Gaur, asteartea, beste egun bat izan da. Antzerkilaritzan, aurkezpenak izan ditugu, eta bertan ikusi aahla izan da ume bakoitza nolakoa den. Hau da, bertan ikusi da nork ikasi duen eta nork ez, nor den plaza gizon/anderea eta nor ez; eta batez ere, nork kontrolatzen duen hizkuntza (euskara) ongi eta nork ez. Bestalde, soinketako klasean, berri on bat jaso dut. Oierrek, soinketako irakasleak, datorren asteartean klasea gidatzeko proposatu dit, irakasle izan nadin proposatu dit. Nik, noski, bitan pentsatu gabe onartu dut. Dena den, abisatu dit, talde honekin, naranjekin, ez dela erreza lan egitea; eta zisko eginda amaituko dudala.

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea



PRCTICUM 1- AMARA BERRI

Asteartea, Urriak 13:

Iritsi da praktiketako lehen eguna, hainbeste denborain zain egondako eguna; teorian irakatsi digutenak zerbaitetarako balio duen frogatzeko garaia da. Egun honen zain egon banaiz ere, onartu beharra daukat zertxobait urduri nengoela goizean. Dena den, Ferrerias inguruan dagoen Amara Berriko eraikinera sartzean uxatu dira urduritasun denak.

Eskola honetan, Karlos izeneko zuzendariak ongi etorria egin digu irakasle gelara bideratzen gintuen bitartean. Bertan, Emilio eta bere izenaz akordatzen ez naizen emakume jator bat genituen zain. Bi pertsona hauek Amara Berri sarearen kuadeatzaileak ziren. Momentu honetan, Karlosek praktikalari bakoitza nora joan behar ginen azaldu digu. Ondoren, joan egin da eta bi kudeatzaileek artu dute hitza. Bi orduko hitzaldi luzea izan da eta nire ustez, azpimarragarriak iruditu zaizkit bi detaile. Bata, eskola ez dela metodo bat, sistema bat baizik (hainbat baldintzak eragiten dutelako), eta gizartean eragiten duten faktoreak eskolan islatzen eta egokitzen saiatzen direla.

Arratsaldeko 2:30tan Morlanseko eraikinera joan behar izan dut, hara joatea egokitu baizait. Bertan, lehen zikloko kudeatzaileak Arrate eta bioi arrera egin eta eskola erakutsi digu, baita bertan lan egiteko era azldu ere. Eskolatik eskursio txiki bat egin ostean, bakoitza bere taldeetan barneratu gara. Niri lehen orduan antzerki tailerra egokitu zait. Bertan, haurrek aurkezpen bat egin behar zuten, komunikatzen ikasten joateko intentzioarekin. Aipagarria iruditu zait irakasleak ematen zizkien animoak; baita, era berean ere, hizkuntzaren zuzentasunari ematen zion garratzia ere. Ondoren, talde berarekin hizkuntza lapikoa gaia tokatu zaigu. Bertan, lehen mailakoek hainbat silaba (tartean T eta K letraren erabilera eskatzen zutenak) ahoskatzen edo irakurtzen ikasi dute, baita idazten ere. Bigarren mailakoek ostera, testu bat kopiatu eta beren erara moldatu behar zuten, ondoren, telebistan kontatzeko (testuak txisteak etab. ziren).

Pd: aurrekoa hobeto ulertzeko, esan beharra dago lehen zikloan, LH1 eta LH2 nahasturik daudela. Horrela batzuk besteengandik ikasten dute, eta besteek eredu gisa jokatzen dute. Denentzat da aberasgarri.





Asteazkena, Urriak 14:

Iritsi  da, bada, lehen egun konpletoa. Hasi naiz piska bat kokatzen, haurren izenak ikasten etab. Goizean, prentsa izan dugu. Hau, matetematika burutzeko era desberdin bat da. Bertan, papera eta arkatza erabiltzen dute, eta buruketak egiten aritzen dira. Amara Berrin, bada matematika lantzeko beste era bat, auzoa deiturikoa. Bertan, gauza praktikoagoak egiten dituzte, kaleko bizitzarekin lotura dutenak (dendan salerosketak, presupuesto baten kudeaketa...); dena den, oraindik ez dut hau probatzeko betarik izan.

 Jolasaldiaren ondoren, taldea bitan banatu da, batetik antzerki saioa izan dute, eta bestetik berriz ere matematika. Zertxo bait ikasi dudala uste dut bi saio hauetan. Izan ere, antzerkia antolatzeko beste era bat ikasi dut. Orain arte, ohitua negoen testu bat buruz ikasi eta publiko baten aurrean antzeztera. Hemen ordea, beste era batera egiten da lan: umeei testua ematen zaie ikas dezaten, baina horretaz gain, klasean CD bat ipintzen zaie benetako antzerkiko ahotsekin. Honela umeek ze ahots jarri behar duten ikasten dute. Baina horretaz gain, zerbait garrantzitsua ikasten dute inkonszienteki: eredu bat dute imitatu beharrekoa. Honela era egoki batean egoera desberdinetan komunikatzen ikasten dute, CD-ko ahotsa imitatuz.

Matematikan berriz, joko eta ariketa desberdinen bitartez, zenbaki berriak ikasi dituzte; orain arte bizi izan ez dudan metodoa da hau. Nik txikitan zenbakiak buruz ikasi behar izaten nituen etxean X egunerako. Hemen ordean, haurrak poliki poliki ikasten joaten dira modu atsegin batean; interesgarria.

Arrastian, hizkuntza lapikoa eta soinketa izan ditugu. Hezkuntza lapikoan, lehen mailakoek L izkia ezagutu dute (nola idazten den, nola ahoskatzen den...). Bigarren mailakoek aldiz, batzuek ipuin bat sortzeari ekin diote, eta beste batzuk testu bat artu eta telebista saioa prestatu dute. Era egokia, batetik sormena lantzeko (ipuinarekin), eta bestetik, testu baten informazioa deskodifikatzeko (telebista saioa prestatuz). Bestalde, goraipagarria iruditu zait irakasleak hizkuntzaren erabilera zuzenari ematen dion garrantzia; haurrak gaizki idazten edo hitz egiten dutenean zuzentzen ditu. Baina ez da jakintsu bat bezela azaltzen, egoki azaltzen dio akatsa umeari, hau gaizki senti ez dadin, eta berriz ere hurrengo batean saia dadin animatuz. Soinketan ez dugu ezagutzen ez nuen ezer egin, betiko joku arruntak. Hala ere, irakaslearen lana txalotzekoa iruditu zait; izan ere, momentu zailak (umeak ixiltzen ez zirelako edo kasu egiten ez zutelako) ondo kudeatu ditu.




Osteguna, Urriak 15:


Luze joan da gaurko eguna, nekea nabari zen amaierarako; beraz, ez naiz ezer asko idazteko gai. Oroitu ere enaiz egiten. Gaur, hiru gai eta bi irasle berri ezagutu ditut. Batetik, ingelesa eta plastia izan ditugu (biak irakasle berarekin, Araceli, eta biak ingelesez). Bestetik, musika izan dugu, Iñaki deitzen den gizon batetik.

Bi metodo ez berdin ezagutu ditut. Pazientzia kudeatzeko bi era desberdin ere izan dira. Hau azaltzen hasi baino lehen, azpimarratu nahi dut, gaur irakasleek egun zaila izan dutela, ikasleak aztoratuak baitzeuden. Has gaitezen bada zer pasa den azaltzen.

Ingeleseko irakasleari lan zaila egokitu zaio, ordu horretan baitzeuden aztoratuen. Umeek ez zioten jaramon egiten, eta bere lana zailtzen zuten. Niri ere ez didate kasurik egin, beraz, zail izan du Aracelik klasea aurrera eramaten. Ume aztoratuenak zigortzen saiatu da, baina alferrik izan da. Hala ere, izan dituzte barealdiak, eta momentu horietan egin dute lan pixka bat. Azken orduan, irakasle berarekin plastika izan dugu, eta okerrera joan da dena. Batetik, irakaslea bera nekatua zegoela igartzen zelako, eta bestetik, umeak emozionaturik ez zirelako geldi egoten; dena kontextoz atereaz. Irakasleak haurrak zigortzeari eta hauei kasurik ez egiteari ekin dio.

Musikakoak aldiz, ez du ahotsa asko altsatu, pazientzia handirik erakutsi ez badu ere. Honek, segituan hartzen zuen umea eta gelatik bota edo beste txoko batean kokatzen zuen; molesta ez zezan. Orokorrean umeak egoki egon dira, baina irakasleari nahikoa lan eman diote bizpairu deabrutxok.

Ondorioz, pazientzia kudeatzeko bi era ikusi ditut: bat, lehertzerarte aguantatzea, eta bestea, lertu baino lehen umeei jarrera desegokia mozten saiatzea. Hala ere, ez dute pazientzia asko izan, agian egun txarra zuten.




Ostirala, Urriak 16:


Gaur, tutorea, Espe ez da eskolan izan, bileraren bat baitzuen. Beraz, irakasleak ordezkapen lanak egin dituzte bere orduetan. Gaurkoan, orokorrean atzo baino hobeto portatu dira umeak, nabari zen aste bukaeraren hurbiltasuna.

Gaurkoan, matematikan betiko gisara txokoetan ariketak egiten aritu dira, eta egoki jardun dute. Hizkuntzan, irakasleak ipuin bat irakurri die umeei, eta ondoren, beren zereginetan hasi dira. Lehen mailakoak B letra minuskulan idazten ikasi dute, batzuei dexente kosta zaie. Zaharrenak, batzuk ipuinak sortzen eta beste batzuk telebista programa lantzen jardun dira.

Azken orduan, tutoretza izan dute, eta Idoiaren gelakoek eta gure gelakoek bideo txiki bat ikusi dute. Bere helburua norbait desberdina izan arren, onartua izateko aukera duela erakustea zen. Baita ez dugula besteen berdina izateko aldatu behar ere, bakoitzan den bezelakoa da; izan ere. Eguna amaitu, eta korrika joan dira, bazuten aste buruaz gozatzeko gogoa.


2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

IÑAKI PAGOLA-ADUNAKO ESKOLA

ADUNAKO ESKOLA TXIKIA

Iñaki Pagola Adunako eskolatxikian lan egiten duen irakasle bat da. Bera bertako ingeleseko irakaslea da, horretaz gaiz, IKT-az ere bera arduratzen da;IKT-ari buruz hitz egitera etorri zitzaigun ain zuzen ere.

Lehenik eta behin, herriaren inguruko informazio txiki bat eskeini zugun. Beraz esan zigunez, Aduna gipuzkoako herri txiki bat da, eta bertan 400 pertsona bizi dira. 400 pertsona horietatik, 68 dira eskolara joaten diren umeak. Eskola hau eskola txikia denez, hainbat maila batera aurkitzen dira bertan: 1LH eta HH batera daude, baita 4,5, eta 6LH ere adibidez. 

Eskolari dagokionez, arlo teknologikoan, eskola hau maila aurreratuan aurkintzen dela esan beharrra dugu, mailalit altuenean ain zuzen ere. Izan ere, maila honetara heltzeko, ikasleek IKT-arekin lotura estua dute, software desberdinekin egiten baitute lan egunero. Software horiek ordea, irakasleek kudeatzen dituzte; era honetara, umeek ezin baitute irakasleek nahi ez duten tokietan sartu. Iñakik zihoenez, hainbat "app" erabiltzen dituzte irakasle eta ikasleek urte osoan zehar. Hauek dira app horietako batzuk:

-IRAKASLEENTZAKO KOADERNO DIGITALA: bertan irakasleek egunero idazten dutehainbat gauzari buruz. Batetik, bertan zehazten dute zer egin duten egunean zehar eta zer egingo duten datozen egunetan.Bestalde, egingo diren ariketan inguruko azalpenak ere txertatzen dituzte (umeak nola taldekatuko diren,zer konpententzia eramango diren aurrera, etab.).

Honetaz gain, aste bukaeran irakasleek Drive dokumentu bat idazten dute. Bertan, haur bakoitzaren gaineko ebaluazioa idazten dute (normalean gauza on gehiago izaten dira txarrak baino), ariketean zer moduz ibili diren etab. azaltzeko. Gainera, hilabete bukaeran, irakasle bakoitzak bere ebaluazio indibiduala egiten du.

-POSTA ELEKTRONIKOA: irakasleei dena kudeatzeko aukera ematen die.

-CLASROOM: plataforma honen bidez, ikasleek bertara igotzen dituzte beren lanak, eta irakasleek aukera dute umeen jarraipena egiteko. Gainera, irakasleek umeen lanak zuzentzeko aukera dute. Dena den, ez dituzte zuzentzen; beren metodoa honakoa da: gaizki dagoena azpimarratzen diote eta ondoan mezu bat uzten diote umeari. Mezu hori irakurri ostean, umeak sakon pentsatu ondoren, bere errorea zein izan den deduzitu behar du.

-CALENDAR: aplikazio honen bitartez, irakasle guztiak elkarrekin komunikatuak mantentzen dira, eta badakite beren lankideek zer zeregin duten hurrengo orduetan. Horrela, norbaitek bere klasera joatea ekiditen dion zereginen bat badu, aukera ematen dio ordu hori libre duen beste irakasle bati bere baja kubritzeko.

-BLOGA: blogaren bidez, eskolak bertara igotzen ditu zenbait argazki eta informazio umeen eguneroko jardunaren inguruan. Modu honetara, gurasoek aukera dute beren seme-alabak zer egin duten ikusteko.

-WEBGUNEA: hemen umeen argazkiak igotzen dira dropbox dokumentu batera, honela, haurren pribatutasuna bermatzen da.

-SYMBALOO: erabilgarria da, beste web orrien linka eskura edukitzeko.

App-ekin amaitzeko, Iñakik moodle plataformaren inguruan hitz egin zigun. Berak esan zigunez, Adunako eskolak plataforma hau erabiltzen du beraiek bezela proeiektuka lan egiten duten beste bi eskola txikirekin komunikatzeko; Berrobi eta Alkizako eskola txikiak dira eskola hauek. 

Laburbilduz, Adunako eskolak proiektu inprobisatuen bidez lan egiten du. Proiektuak uneko umeen baliabide eta beharretara moldatzen baitira. Horretaz gain,umeek asko ikasten dute beste adineko batzuekin nahasturik egonez, elakarrekin ikasten baitute; batzuk irakatsiz eta beste batzuk ikasiz.

Bukatzeko, honela borobildu zuen Iñakik bere hitzaldi interesgarria: "Gure ustez kalean edo gizartean dauden berrikuntzekeskolan ere egon behar dute, eta hortan saiatzen gara".

Tlde PLE-a